martes, 1 de octubre de 2013

Valverde zakurtoa "Purito" Rodriguezekin

Alejandro Valverde Murtziarra oso gaizki portatu zen Cataluniar Joaqím Rodriguezekin aurten Florentzian ospatu den munduko txapelketarekin. 270 kilometrko etapa hontan denetarik egon da: eroriak, denbora txarra, eraso zitalak, txakalaldi ugari, hustu piloa... Dena 7 ordu luzeetan.

Halere, txarrena azken 10 kilometroetan gertatu zen: Purito, Valverde, Mesinar Marrazoa, Rigoberto Uran kolombiar kakalardoa eta Lamprek fitxaturiko portugaldar gaztea, Rui Costa, ihesaldi bizian sartuta zeuden eta kinka larrian zeren eta atzeko taldettoan Fabian Cancellara Basileako espresoa, Peter Sagan Animaliatzarra, Philippe Gilbert etabar zeuden irrika bizian aurrekoak harrapatu noiz zain; bat-batean, Puritok erasoa jo eta 10 segundu atera zizkion atzeko taldari. Aldi berean, kolombiarrak lurraren zaporea dastatzen zuen goxo-goxo. Atzeko taldea, Rui Costa libre zebilen Valverde Nibali motzean lotzen baitzebilen. Halako batean eraso bortitza jo zuen portugaldarrak eta Joaquim harrapatu zuen azkenengo metroetan garaituz, 3 metrogatik.


Latza eta mingarria selekzioarentzat, datorren mundialetan saiatuko dira hobeago egiten

No hay comentarios.:

Publicar un comentario