lunes, 16 de septiembre de 2013

Samuel ezinean ibili da

Samuel Sanchez Vuelta honetan tropeleko indartsuenei jarraitu ezinean ibili da, orain dela urte batzuk ez bezala. Etaparik gogorrenetan nahiko ondo eutsi dio asturiarrak "Aitonaren" eta "Siziliar Marrazoaren" eraso bortitzei. Halere, hasierako etapetan galdutako denbora galera haundia izan da eta ezin errekuperatu izan du denbora hori hurreneko etapetan. Esan beharra dago hobera joan dela gure Samu itzulia aurrera zihoala, baina bere prestaketa ezerezean gelditu da jada 35 baititu eta ez baitago pasaden urtean bezain indartsu. Bestalde, ez du bere helburuetariko bat bete, hots, etapa on eta polit bat irabaztea, hain zuzen ere. Oviedoko horma bortitzetan eraso zitala egin zuen 2 kilometro helmugarako gelditzen zirenean, baina errubera harrapatu egin zioten generaleko gizonek eta ezin izan zuen ezer egin Joaquim "Purito" Rodriguez harrapatzeko eta berarentzat izan zen etapa hura.
Bukatzeko, esan beharra dago 68.edizioa duen Vuelta hau guztiz ziraragarria izan dela Horner "Aitona" garaile izan delarik, duel polit batekin aurrean Nibali eta Valverderekin bat.
Espero dugu datorren urtean Fernando Alonsoren taldean garaipen bat edo beste lortzen duen
AUPA SAMUEL!